Kostaldeko dinamikan adituak diren erakundeek Txingudi bisitatu dute San Lorentzoko aintziran etorkizunean izango den esku-hartzea ezagutzeko, EBko Klima Aldaketara Egokitzeko Misioa, Regions4Climate proiektua eta Natura 2000 Sarearekin lotua

Argitalpen-data: 

Azoreseko (Portugal), Toscanako (Italia) eta Akitania Berriko (Frantzia) ordezkariak Txingudiko Ekoetxean bildu dira Regions4Climate proiektuaren euskal partzuergoarekin: AZTI, Tecnalia, Zabala eta Ihobe. Testuinguru horretan, besteak beste, Europan duen esparrua zehaztu da.

Proiektua EBren Klima Aldaketara Egokitzeko Misioaren barruan dago, eta, esparru horretan, Euskadik Europako dozena bat eskualderekin lan egingo du klima-erresilientziako irtenbide berritzaileetan.

Jarduketa, gainera, EBk zehaztutako Natura 2000 Sareko hegaztientzako babes bereziko eremu batean egiten da.

Euskadiren eta Akitania Berriaren arteko lankidetza Europatik sustatzen den mugaz gaindiko lankidetzaren adibide bat da, EBren Egokitzapen Misioaren esparruan.

Ikus informazio osoa (Iturria: Ihoberen webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea