Datorren asteartetik ostegunera, azaroaren 12tik 14ra, Pirinioetako Lurzoruen Lehen Foruma egingo da Ax-les-Thermes herrian, Frantziako Ariège departamenduan, Okzitania eskualdean, "SOLPYR- Pirinioetako lurzoruak: ezagutu babesteko " proiektuaren barruan antolatuta. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak parte hartzen du.
SOLPYR proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du % 65ean, Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bidez -Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzeko programa-, eta Pirinioetako lurzoruak babesten eta kontserbatzen laguntzea du helburu, baita klima-aldaketaren aurrean duten erresilientzia ere.
SOLPYR proiektuak 1.795.513 euroko aurrekontua du guztira.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea