Josu Bilbao: Kosta-arloko eskumenen transferentziak aukera emango digu are gehiago aurrera egiteko euskal itsasertza klima-aldaketara egokitzeko bidean

Argitalpen-data: 

Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak Uhinak klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuaren irekiera-ekitaldian parte hartu du.

Uhinak Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak sustatutako klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresua da. Kongresu horrek erakunde askoren babesa du, hala nola Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailarena, Ihobe haren sozietate publikoaren bidez eta Life Urban Klima 2050 proiektuaren bidez; Gipuzkoako Foru Aldundiarena (Jasangarritasun Departamentuaren bidez); Communauté d’agglomération Pays Basque erakundearena; eta Nouvelle Aquitaine eskualdearena.

Testuinguru horretan, besteak beste, Europaren esparrua aipatu da.

LIFE EBko Ingurumen programa handia da.

Sailburuordeak aditzera eman duenez, “Eusko Jaurlaritza ekintzak egiten ari da gure itsasertzeko edo kostaldeko lehentasun-eremuetan”, Life Urban Klima 2050 proiektuari erreferentzia eginez.

Sailburuak lurraldean jada aplikatzen ari diren naturan oinarritutako soluzioak ere aipatu ditu. Azken urteotan, administrazioaren zenbait mailatan sustatutako 90 proiektu gauzatu dira. “Inbertsioak egiten ari gara lehengoratze ekologikoan eta biodibertsitatearen defentsan: hiri-espazioen birnaturalizazioa eta habitaten lehengoratzea sustatzen ari gara. Arlo horretan erreferenteak gara Europan”.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea