Jauregi sailburuak Zarautzen bisitatu du LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esku-hartzekoa aurki izango den gunea, EBko LIFE ingurumen-programaren barruan, Euskadiko klima-ekintzarik handiena

Argitalpen-data: 

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuak Xabier Txurruka Zarauzko alkatearekin batera bisitatu du gaur goizean jarduerak aurreikusita dauden eremua, hiri-kostaldea itsas mailaren igoerara eta klima-aldaketaren ondoriozko olatuen arriskura egokitzeko. Esku hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan kokatzen da. Euskadiko proiekturik handiena da hau ekintza klimatikoari dagokionez, Europar Batasunak babestua eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak koordinatua, hogei erakunde baino gehiagorekin lankidetzan.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren Sailak gidatzen du Urban Klima 2050, Ihobe sozietate publikoaren bidez. Sozietate horrek 24 erakunde bazkiderekin batera lan egiten du, eta horien artean daude Eusko Jaurlaritzako beste bi arlo (Osasun Saila eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza), hiru foru-aldundiak, Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Bakioko, Bermeoko, Gernika-Lumoko eta Zarauzko udalak, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak (EEE, BEC Solar, Euskalmet, CADEM eta URA), teknologia- eta ikerketa-zentroak (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun), Naturklima fundazioa, eta Ingurumen Azterlanetarako Zentroa-CEA, Gasteizen.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea