Bizkaia iraupen luzeko zainketen arloko berrikuntzaren munduko erreferente izango da aste honetan, Bilbon egingo baita iraupen luzeko zainketen inguruko politikei buruzko Europako kongresu nagusia. Kongresu horretan zaintzaren arloko ezagutzak hobetzen eta elkarren artean trukatzen inplikatuta dauden nazioarteko ikertzaileak eta adituak bilduko dira, Europako eta tokiko ordezkari politikoekin eta bestelako eragile sozial eta ekonomikoekin batera. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, irailaren 12tik 14ra.
Iraupen luzeko zainketen esparruan oinarriturik dauden politikei eta praktikei buruzko ILPN 2024 Nazioarteko 7. Biltzarrak hogeita hamar herrialde baino gehiagotako 300 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu: ikertzaileak, akademikoak, arduradun politikoak, zainketen sektoreko ordezkariak eta Europako eta tokiko beste eragile sozial eta ekonomiko batzuk, ebidentziak, ideiak, esperientziak, ikuspegi politiko berriak eta alor horretako berrikuntzak elkarrekin trukatzeko eta iraupen luzeko zainketen arloan erronkak partekatzeko behatoki handi bat izateko asmoz.
Konferentzian Osasunaren Mundu Erakundeko (OME), Europako Batzordea (EB), Lankidetza eta Garapenerako Mundu Erakundea (ELGA) eta Europako Munduko Bankua ordezkariak ere izango dira.
Informazio gehiago - BFA