I+Garen Europako Gaua: aurten UPV-EHU bultzatu du ORE4citizens proiektu europarra, itsasoko energia berriztagarrietaz, beste eragile eta ekimenen artean

Argitalpen-data: 

Ostiralean, hilak 27, itsas energia berriztagarrien zabalkundearen epizentroa izango da Portugalete, eta familiei hurbilduko die gaia. Lehen aldiz hartuko du OREgaua, itsasoko energia berriztagarriak (ORE) ardatz dituen Europako Ikertzaileen Gaua, Europako hiri askotan aldi berean egiten dena.

OREgaua ekimena ORE4citizens europar proiektuaren barruan dago. Proiektu hori Euskal zientzialariek sustatutako aliantza bat da; TECNALIA du buru, EHUrekin, Euskampus Fundazioarekin eta BCAMekin lankidetzan, eta Portugaleteko Udalaren eta sektoreko beste 20 erakunderen babesa du.

Informazio gehiago

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du, beste urte batez, Europako Ikertzaileen Gauarekin. Ekimen hau Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da. Aurten, Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan bezala ostiralean egingo da, irailaren 27an. Bosgarren aldia da UPV/EHUk topaketa horretan parte hartzen duena, G-9ko partzuergoarekin batera.

Ikertzaileen Europako Gaua Europar Batasuneko 370 hiri baino gehiagotan egiten da, eta G9 unibertsitate taldeak antolatzen du. Unibertsitate-partzuergo horrek G9-Science4All proiektua garatzen du, Europako Batzordeak finantzatua, Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) ekintzen bidez. Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena da, eta Horizon Europan kokatzen da, EBko Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programan.

Proiektuaren ardatza Europar Batasunak munduko arazo sozial handiei irtenbideak emateko asmoz abian jarri dituen bost ikerketa eta berrikuntza misioak dira. Misio horiek minbizia, klima-aldaketara egokitzea (gizarte-eraldaketa barne), ura eta ozeanoak, hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak eta lurzoruaren osasuna eta elikagaiak dira. Horiek guztiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) xedeak lortzen lagunduko dute.

Informazio gehiago