“Gaur egun 25 auzotan ditugu jarduketak, 175 milioitik gorako aurrekontuarekin, funts propioen eta Europako funtsen artean. Jarduketak eraikinen birgaitze integralean oinarritzen dira, hain zuzen irisgarritasun eta energia-efizientziako baldintzak hobetzean, espazio publikoa jasangarritasun-irizpideekin berrurbanizatzean eta jarduera handiagoko auzo jasangarriagoak sortuko dituzten ekipamendu berriak sortzean”, azaldu du Páez sailburuordeak. Erantsi duenez, Nazio Batuen Erakundeak “gure lankidetza bilatzen du, gure politikak eta jardunbideak munduko beste alde batzuetan egiten denaren aurretik doazen jakitun”.
Hiri Agendako sailburuordeak EBko Next eta Eusko Jaurlaritzako funtsen finantzaketa bateratua aurkeztu zuen, 175 milioikoa, 25 auzotako eraikinen birgaitze integralerako, jardunbide egoki gisa, NBEko Habitat Programako arduradunen aurrean
Argitalpen-data: