Haur Hezkuntza: EBko Next funtsetatik Eusko Jaurlaritzak udalei ematen dizkien laguntzetarako finantzazioa eskuratu da, 0-3 urte bitarteko plaza berriak sortzeko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko dekretua onartu du Gobernu Kontseiluan, ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza sortu berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko. Dirulaguntza hau Europar Batasunak – Next Generation funtsekin finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da.

Deialdi honetara bideratutako inbertsioa 4.207.837 €-koa da, eta sortutako plaza berri bakoitzeko gehienez 18.000 euroko dirulaguntza emango da udalentzat. Egiten diren eskaerak ordenan ebatziko dira, espedientea osatu den unearen arabera.

 

 

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea