Euskadik 0,969ko nota lortu du Gobernuaren Kalitatearen Europako Indizean, eta ebaluatutako 208 eskualde europarretatik 48. postuan dago.
Lortutako emaitza hau eta beste batzuk ikusita – nahiz eta pandemiak eragin handia izan –, ondorioztatzen da Euskadi-Basque Country gero eta presentzia eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela kanpoan; azken erradiografiak gero eta nazioartekoagoa den herrialde bat marrazten du, erakunde, ehun sozioekonomiko eta gizarte gero eta irekiagoekin eta askotarikoagoekin, beren posizio globala nabarmen hobetu dutenak.