Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari Jorge Garbisuk Bruselan parte hartu zuen Europako Batzordeko Erakunde Ordaintzaileak Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiarekin egindako bileran, prozedurak sinplifikatu eta arintzeko

Argitalpen-data: 

Jorge Garbisuk, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Bruselan parte hartu du Europako Batzordeko Erakunde Ordaintzaileko zuzendariek Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiko auditoreekin egindako bileran, prozedurak sinplifikatzeko eta arintzeko.

Batzordearen Zuzendaritza Nagusiak estatu eta herrialde guztiei honako hauek azpimarratu dizkie: "kostuak behar bezala arintzea, kaudimengabeziarik edo epai judizialik izanez gero ordainketak berreskuratzeko formulak, ISV Promozioaren problematika (Mahastizaintza eta Ardogintzako Sektoreko Esku-hartzearen laguntzak), eta ikuskatzaileen estatusa aldatzearekin lotutako auditoretza-oharrak.

"Eusko Jaurlaritzatik talde malgu eta kolaboratibo berri bat estimatzen dugu" esan du Garbisuk bileraren amaieran.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea