Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du EBko erakundeek ondo ulertu dituztela euskal autogobernua eta lehendakariaren proposamenak, bereziki, botere legegilea, berezko hizkuntza ofiziala edo nazionalitate konstituzionalizatua duten eskualdeak EBaren funtzionamenduan zuzenean integratzekoak

Argitalpen-data: 

Egunotan Iñigo Urkullu Lehendakaria Bruselan da bidaia ofizialean eta besteak beste, Europar Batasunean euskara hizkuntza ofizial izateko eta legegintza eskumenak dituzten Eskualdeek eta Nazionalitate konstituzionalek EBko erabakietan parte hartzeko protokoloa aurkeztu ditu.

Horren harira, Zupiriak adierazi du, Lehendakariaren proposamen guztiek izan dutela harrera ona, “berak esan digunez, planteatu dituen gai guztietan somatu du badagoela Jaurlaritza egiten ari den planteamenduen eta eskarien ezagutza bat eta badagoela gure autogobernuaren eta gure erakundeen onespen bat ere”.

Protokoloaren harira, Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Europan dagoen egoera askotarikoa dela eta estatu azpiko errealitate horien baitan batzuek badutela, gainera, legeak egiteko eta onartzeko gaitasuna eta horiek Estatuan zein Europan balio dutela. “Lehendakariak eskaria du estatuen barruan ofizialtasuna duten eta hizkuntza ofiziala dutenek, estatus berezia izatea Europan, gure eskumenekoak diren alorretan eta gaietan ahotsa izan dezagun Europan” azaldu du.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea