Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindua onetsi du. Agindu horren bidez, nekazaritza? eta elikagaigintza?produktuen kalitate?araubideetarako 2024ko ekitaldirako laguntzetarako deialdia egiten da.
Baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen (EREIN programa) deialdia iragartzen da.
Hiru laguntza?mota horiek finantzatzeko, 1.078.234 euro bideratuko dira, eta horien zati bat Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarekin (LGENF) batera finantzatuko da.
Programa hori NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoak biltzen dituen eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) batera finantzatzen dituen landa garapenerako 18 esku-hartzeen barruan dago.