Eusko Jaurlaritzak Europako Inbertsio Bankuaren klimarako egokitzeari buruzko jardunaldietan parte hartu du, Luxenburgon, EIB Adaptation Days-etan

Argitalpen-data: 

Europako Inbertsioen Bankuak antolatutako “EIB Adaptation Days” hitzaldian parte hartu du Eusko Jaurlaritzak, Euskadik ekintza klimatikoaren gaietan eta, zehazkiago esanda, egokitzapen-gaietan duen esperientzia zabala partekatzeko. Luxenburgon egindako nazioarteko topaketa honetan Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Adolfo Uriartek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoen Ihobe - Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoko langile teknikoek parte hartu zuten.

“EIB Adaptation Days” hitzaldiaren planteamendua da ezagutza-trukea sustatzeko eta Europako Inbertsioen Bankuak egokitzapen klimatikorako jardunbideen azken ikuspegiak ezagutzera emateko ekimena izatea. Europako Inbertsioen Bankuak (EIB), zeinaren titulartasuna Europar Batasuneko herrialde guztiena den, bere helburuen artean ditu Europako hazkuntza-tasa eta enplegua sustatzea, klima-aldaketa arintzera zuzendutako neurrietan laguntzea eta Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeetan EBko politikak sustatzea.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea