Arriola sailburuaren eta Etxebarria alkatearen artean sinatutako hitzarmenaren bidez, % 28ko proportzioan handituko da Gasteizko alokairuko etxebizitzen parke publikoa.
Akordioaren barruko bi sustapen abian dira dagoeneko; bata, 152 etxebizitzakoa, duela gutxi amaitu da, eta bestea, 166 etxebizitzakoa, eraikuntzaren fase aurreratu batean dago.
Bi sustapenek Next Generation EB funtsen laguntzak jaso dituzte, Gobernu Zentralaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez.
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea