Eusko Jaurlaritza eta Nafarroakoa lankidetzan ari dira, gizarte-politikan ere, Akitania Berriarekiko Euroeskualdean, bizitza-luzerari eta zaintzari buruzko Next Care mugaz gaindiko Europako poloan, edo landa-eremuetarako Transislab bizi-jarduneko laborategian

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bilera egin dute gaur, besteak beste, bizitza-luzetasunari, zainketei, desgaitasunari eta menpekotasunari lotutako politiken inguruan aritzeko.

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak eta Mª Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak, bien lantaldeekin batera, laneko bilera egin dute Maezturen Sailak Iruñean duen egoitzan.

Sailburuak eta kontseilariak gizarte-politiketan dute eskumena eta bi taldeek lankidetzan dihardute Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen proiektuen baitan. Lankidetza horren adibide dira, besteak beste, TRANSISLAB proiektua, landa-eremuetan bizitza-luzetasunean gizarte-berrikuntzako mugaz gaindiko living laba, eta NEXT CARE bizitza-luzetasunari eta zainketei buruzko mugaz gaindiko Euro-Poloa.

Melgosak eta Maeztuk, beren taldeekin batera, bizitza-luzetasunari, zaintzari, desgaitasunari, mendekotasunari, etxerik gabeko pertsonen arretari eta inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren plangintza- eta arreta-politikak koordinatzeko bide bateratuak aztertzeko aukerari heldu diete.

Bilerak hainbat proiektu eta behatoki bateratzeko ere balio izan du.

Informazio gehiago

Europako Informazioaren Euskal Sarea, EIES