Euskadi Bioekonomiarako Bioeskualdeek Bruselan egin duten 2024 Goi-bilerako liderren artean egon da, Europako Basogintza Institutuaren eta Neiker agentziaren eskutik

Argitalpen-data: 

Euskadik baso-bioekonomian egin duen apustua protagonista da European Forest Institute (EFI) erakundeak Bruselan antolatutako Bioeconomy Regions Summit 2024an. Euskal Autonomia Erkidegoak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bitartez egindako topaketan parte hartzea bere lidergoaren isla da. Leire Barañano NEIKEReko zuzendariak Euskadiko Baso Bioekonomiaren Estrategia eta Enkarterriko Bioeconomy Hub-aren zeregina aurkeztu ditu.

Bioekonomia zirkularra irtenbide estrategikoa da Europa karbono gutxiko ekonomia lehiakor eta iraunkor baterantz joan dadin. Europako eskualdeek, Euskadik adibidez, funtsezko zeregina dute aldaketa horretan, tokiko baliabideetan oinarritutako irtenbideak inplementatzen baitituzte, berrikuntza eta lankidetza publiko-pribatua sustatzen baitituzte, eta baliabide naturalen iraunkortasuna bermatzen baitute.

Euskadi, NEIKERen bidez, Bioregions plataformako kide aktiboa da. Plataforma hori European Forest Institute (EFI) erakundeak sustatzen du, eta Europan baso-bioekonomiaren ezarpena bizkortzeko lan egiten du. Foro honek eskualdeak aldaketaren eragile gisa duten posizioa indartzeaz gain, lurraldeen arteko lankidetza eta ezagutza trukea ere sustatzen du.

Testuinguru horretan, Bioeconomy Regions Summit (Eskualdeen Bioekonomiaren Goi-bilera) ekitaldiaren lehen edizioa egin da gaur Bruselan. European Forest Institute (EFI) erakundeak antolatu du ekitaldia, Euskadi, Katalunia eta Ipar Renania-Westfaliako gobernuekin batera, Europako eskualdeek baso-bioekonomiaren ezarpenean duten eginkizuna balioan jartzeko. Topaketa horretan, Europako erakundeetako ordezkariak, eta adituak elkartu dira.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea