Europar Batasuneko Kontseiluaren txosten bat erreferentzia izan da kirol-ekitaldietarako Ertzaintzaren segurtasun-gomendioetarako

Argitalpen-data: 

Donostian eta Bilbon hainbat futbol partida jokatuko direla eta, Ertzaintzak herritarrei gogorarazi die jende asko joaten den ekitaldietan material piroteknikoa erabiltzeak, batez ere bengalak, arrisku larriak ekar ditzakeela gailu horiek erabiltzen dituzten pertsonen osasunerako eta segurtasunerako, inguruan daudenez gain, hala nola erredurak, begietako eta entzumeneko lesioak edo kearen ondorio toxikoak.

 

Gomendio horiek Europar Batasuneko Kontseiluaren txosten batean jasotzen dira. Txosten horretan, kirol-estadioetan material piroteknikoaren erabilera prebenitzeko estrategiak garatzeko eskatzen zaie estatu kideei.

 

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea