Europako Batzordeak baimendu du botiken euskal errezeta elektronikoaren eta Letoniakoaren arteko interoperabilitatea: Euskadi aitzindaria da Europar Batasunean 2025ean EBko estatu guztietara zabaltzeko asmoz

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak baimena eman ondoren, Letonia batu zaie lehendik Euskadiko errezeta elektronikoa erabilgarri duten herrialdeei, hau da, Portugal, Kroazia, Polonia, Finlandia, Estonia eta Txekiar Errepublikari.

 

Euskadik errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna Europar Batasunean zabaltzen jarraitzen du; hurrengo urtean Europar Batasuneko 25 herrialdeetara zabaltzea aurreikusten da.

 

Euskadin bizi den edonork bere errezeta elektronikoa, e-rezeta, erabili ahal izango du Letonian —edo alderantziz— bere historia klinikoan sartzeko edo sendagaiak farmazietan hartzeko.

 

Hala, Euskadik erreferente izaten jarraitzen du errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasunak Europar Batasunean duen hedapenean. Izatez, 2025ean Europar Batasuneko 25 herrialdeetara hedatzea aurreikusten da.

 

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea