Estatuko laguntzak: EBk Belgikakoak onartu ditu itsasoko energia eolikorako, Poloniakoak gas isurien neutraltasunerako, Austriakoak deskarbonizazio industrialerako, eta Alemaniako autodromo baten salmenta ikertzen ari da

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak ikerketa sakon bat abiarazi du Alemaniako Nürburgring lasterketa gunea Capricorn Nürburgring Besitzgesellschaft GmbH-ri saltzea EBk estatu-laguntzei buruz emandako arauekin bat datorren ebaluatzeko.

Informazio gehiago

Europako Batzordeak 682 milioi euroko plan belgikarra onartu du itsas energia eoliko berriztagarriari laguntzeko, orotara zero isurikoa den ekonomia baterako trantsizioa sustatzeko.

Informazio gehiago

Europako Batzordeak 1.200 milioi euro inguruko plan poloniarra onartu du sektore estrategikoetan inbertsioak egiten laguntzeko eta klimarako kaltegarriak diren gasen isurien aldetik ekonomia "zero garbi" eta neutral baterako trantsizioa sustatzeko.

Informazio gehiago

Europako Batzordeak Austriako 2.700 milioi euroko plan bat onartu du, EBko estatu-laguntzaren arauen arabera, industria-sektoreko enpresa aktiboei produkzio-prozesuak deskarbonizatzen laguntzeko.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea