Euskadik bere errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasunari Grezia gehitu dio, EBko 25 herrialdeetatik zortzigarrena, eta 2025ean EB osora zabaltzea espero du, Europako erakundeekiko lankidetzari esker

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak baimena eman ondoren, Grezia batu zaie lehendik Euskadiko errezeta elektronikoa erabilgarri duten herrialdeei, hau da, Portugal, Kroazia, Polonia, Finlandia, Estonia, Txekiar Errepublika eta Letoniari.

Euskadik errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna Europar Batasunean zabaltzen jarraitzen du; hurrengo urtean Europar Batasuneko 25 herrialdeetara zabaltzea aurreikusten da

Urrats hori Europako erakundeek eta Euskadik programa horretan elkarlanean egindako lanaren beste erakusgarri bat da. Programa horrek, berrikuntza teknologikoaz gain, Europar Batasun osoan farmazia-prestazioa eta herritarrentzako osasun-asistentzia hobetzeko balio du eta behar-beharrezkoa da.

 

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea