Eskualde Ekonomia eta Politikako Foroak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 2014-20 eta 2021-27 aldien arteko trantsizioa jorratu du, eta Europarako Teknologia Estrategikoen STEP Plataforma aurkeztu zuen

Argitalpen-data: 

Kudeaketa Agintaritzak eta autonomia-erkidegoek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako programak kudeatzeaz arduratzen direnek, Ceuta hiri autonomoan Ekonomia eta Eskualde Politikako Foroa egin dute, 2014-2020 programazio-aldia ixteko eta 2021-2027ko programak abian jartzeko.

2024ko apirilaren 4an eta 5ean egindako bileretara Eusko Jaurlaritzako Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako Zuzendaritzako ordezkariak joan dira, autonomia-erkidegoetako egitura-funtsen kudeaketako gainerako arduradunekin eta Ogasun Ministerioarekin batera.

Foro horretan, EGEF funtsaren kudeaketarekin lotutako hainbat eremu jorratu dira, besteak beste, gastuen hautagarritasuna, aurretiazko egiaztapenak, kudeaketa- eta kontrol-sistemak eta informazio-sistemak edo jarduketen klima-baldintzak.

Berrikuntza gisa, Europarako Teknologia Estrategikoen Plataforma (STEP) sortzen duen Erregelamendua aurkeztu zen, funtsezko teknologiak garatzea edo fabrikatzea eta Batasun osoan bakoitzaren balio-kateak babestea eta indartzea ahalbidetuko duena. Hauek dira berariazko inbertsio-arloak: teknologia digitalak eta teknologia sakoneko berrikuntza, teknologia garbiak eta eraginkorrak, eta bioteknologiak.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea