EBko ordezkaritza batek, Europako Batzordeko Klima, Azpiegitura eta Ingurumen Agentzia Exekutiboa buru duela, Life IP Urban Klima 2050 programaren jarraipenean parte hartu du Gasteizen. Klima arloko euskal proiekturik handiena da, eta EBk % 51an finantzatzen du.

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizek informazio-saio bat antolatu du Europa Jauregian, otsailaren 20an, Life IP Urban Klima 2050 programari buruz. Udalak berak parte hartzen du ekimen horretan, beste 20 erakunderen artean, eta lurraldea klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu bultzatzen ditu. Datozen urteetarako Euskadiko ekintza klimatikoko proiekturik handiena da, eta horri esker 19,8 milioi euro inbertituko dira zuzenean ekintza klimatikoetan, Europar Batasunak % 51n finantzatuko dituenak.

 

Europako Batzordeko CINEA Klima, Azpiegitura eta Ingurumen Agentzia Exekutiboaren Proiektuen Bulegoak Euskadira egindako bisitaren parte da hitzordu hau. LIFE programari begira Europak homologatutako ELMEN enpresa-partzuergoak ere parte hartu du Europako ordezkaritza horretan, programaren jarraipena egiteko.

 

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea