EBko mugaz gaindiko Interreg POCTEFA programak Transis Lab proiektua finantzatzen du, landa-eremuko zainketei buruzkoa, Euskadiren, Nafarroaren, Pirinio Atlantikoen eta Pirinio Garaien aldetik

Argitalpen-data: 

Pirinio Atlantikoek eta Pirinio Garaiek, mugaren beste aldean, eta Euskadiko eta Nafarroako autonomia erkidegoek bat egin dute landa eremuko zainketak hobetzeko proiektu bat abiarazteko. Mugaz gaindiko lankidetza hori Interreg Poctefa Europako programak babesten du, eta Gizalab Fundazioak garatzen du. Helburu nagusia arreta- eta zaintza-eredu berritzaile bat sortzea da, landa-eremuetako adinekoen beharrei modu eraginkor eta iraunkorrean erantzungo diena, ingurune espezifiko horretara egokitutako zerbitzu eta teknologien garapena sustatuz.

 

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea