Doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Euskadiko Doktoratu Aurreko Programak neutronikarako eta partikulen azeleraziorako laguntza-ildo espezifiko bat jasotzen du, estrategikoa Euskadirentzat eta Europako Batzordearentzat, bai eta baterako proiektuetarako ere, hala nola ESS Lund neutroien espalazio-iturria

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2024-2025 ikasturtean Doktoratu aurreko Programan laguntza berriak deitu eta lehendik zeudenak berritzen dituen Agindua, doktore ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzara zuzenduak.

Doktoratu aurreko programak bi jarduera-arlo nagusi ditu: ikerketa orokorreko arloa eta ikerketa espezifikoko arloa. Arlo horietako bakoitzak kontratu berriak eta berritzeak jasotzen ditu.

Berariazko ikerketaren eremuan, datorren 2024-2025 ikasturterako deialdi honek neutronika eta partikulen azelerazioan ikerketa bultzatzeko dirulaguntza lerroari eusten dio. Ikerketa arlo hau interes berezikoa da egun Europako Batasunean eta bereziki Euskadin, balio estrategiko handia baitu EAEko zientzia, teknologia nahiz industriaren etorkizunerako. Gainera, Euskadiko I+G+b garatzeko abagunea ere eskaintzen du. Gure erkidegoko zientzia-komunitatea arlo honetan sendotzea eta areagotzea lehentasunezko helburua da, Europako Batasunak ESS Lund espalaziozko neutroi iturriaren inguruan ezarri dituen helburu zientifikoak indartzeko.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea