Imanol Pradales Lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Komunitateko Lehendakaria Baionan bildu dira gaur, Mankomunitatearen egoitzan, erakundeen arteko lankidetza indartzeko asmoz
"Gaurko bileran elkarlana izan dugu hizpide, eta horren adibide da 2019an sinatutako Memoranduma".
Akordio hori 2019an abian jarri zenetik, ekimen garrantzitsuak gauzatu dira, Pradalesek gogorarazi duenez. Nabarmentzekoak dira Europako Batzordeak mugaz gaindiko lehen jatorri-deitura, Euskal Sagardoa baimentzeko ekimena, eta beste batzuk.
Atlantikoko ardatzaren bultzadari dagokionez, Imanol Pradalesek adierazi duenez, "Arku Atlantikoa osatzen dugun nazio eta eskualdeek Europako garapen berritik deskonektatzeko arriskua dugu. Gure interes eta gaitasun propioak jokoz kanpo gera daitezke. Gure betebeharra da Arku Atlantikoak Europan duen posizioa indartzea. Beraz, "Piriniotako bi aldeetako euskal herritarren interesak defendatuko ditugu, Madrilen, Parisen eta Bruselan”, baietsi du.
Helburu hori lortzeko, orain tresna berri bat dutela jakinarazi dute, AFOMEF (Área Funcional Oeste - Mendebaldeko Eremu Funtzionala), POCTEFA Pirinio-gaindiko programaren atal bat dena , EGEF Eskualde Garapen Europar Funtsaren baliabideetara hobeto iristea ahalbidetuko diena.