Bildarratzek nabarmendu ditu Euroeskualdeko Unibertsitate Foroan trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalaren Europako erronkak, EBko CO-FUND Adagio proiektuaren laguntza duten Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategiak eta EBko beste unibertsitate-sare batzuetarako partehartzeak

Argitalpen-data: 

 

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen Unibertsitate Lankidetzarako II. Foroa irekitzeko ekitaldian parte hartu du gaur arratsaldean, Biarritzen.

 

Euroeskualdeak eta Europa osoak hiru eremutan (demografikoan, ekologikoan eta digitalean) une honetan bizi duten trantsizio sozial eta ekonomikoaren aurrean, Bildarratzek gogorarazi du beharrezkoa dela etorkizuneko profil profesionalen aurrean erne egotea eta ikerketa eta berrikuntza bultzatzea.

 

Mugaz gaindiko Lankidetza Laborategien arrakasta txalotu du Bildarratzek, eta nabarmendu du tresna baliotsua direla horiek Euroeskualdearentzat interesgarriak diren gai estrategikoetan bikaintasuenko ikerketa egiteko, gure unibertsitateetara talentua sortzeko eta erakartzeko, edo nazioartekotzea bultzatzeko, unibertsitateak Europako eta munduko ikerketa-zentro eta unibertsitate onenekin konektatuz eta era horretan Euroeskualdean eragin handiagoa sortuz.

 

Bi unibertsitateen eta Eusko Jaurlaritzaren finantziazioa jasotzen dute, bai eta prestakuntza jasotzen ari diren langileak ere, eta 2022tik aurrera doktoretza ondoko ikertzaileei zuzendutako CO-FUND Adagio proiektu europarraren laguntzak jaso ditzakete. Hezkuntza Sailak 2 milioi euro inbertitu ditu 2021etik LTC Sarea bultzatzeko.

 

11 unibertsitate publiko eta pribatutan 250.000 ikasle baino gehiago ditu gaur egun Euroeskualdeak. Goi-mailako irakaskuntzako tituludunen kuota Europar Batasuneko batez bestekoa baino handiagoa da (+5,9 puntu), eta azken hamar urteetan eutsi egin zaio kuotaren hazkundeari. Goi-mailako irakaskuntzan, hainbat unibertsitate-sare sortu dira eskualdean: nazioarteko bikaintasuneko hainbat campus (Euskampus, Iberus) edo unibertsitate europarrak, besteak beste.

                            

 


Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea