Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, errugbi federazioekin eta Athletic Clubekin batera, elkarrekin egindako lanak kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalak erakarri ditu San Mamesera: EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026.
European Proffesional Club Rugby (EPCR) taldeak 2025erako eta 2026rako finalak hartzeko bi izendapenen berri eman du.
"Gogotsu gaude eta eskerrak eman nahi dizkiogu EPCRri Bilbon jarri duten konfiantzagatik" esan du Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziak.
Gogoratu behar da San Mamesek beste bi kirol ekitaldi historiko ere izango dituela hurrengo hilabeteetan: UEFA Women 's Champions Leagueko finala 2024ko maiatzaren 25ean eta UEFA Europa Leagueko finala 2025ean.