BC3 Klima Aldaketaren aurkako Euskal Zentroak Europako Batzorderako 2030erako Energia eta Klima Estrategia ebaluatu du

Argitalpen-data: 

Estatistika Ofizialetarako Datuen Zientziari eta Big Datari buruzko 8. Nazioarteko Konferentzia Bilbon ari da egiten , NBEk eta BC3k antolatutakoa.

BC3 (Basque Centre for Climate Change) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikita dauden BERC - Euskadiko Bikaintasunezko Ikerketa Zentroetako bat da. Bere eginkizuna krisi klimatikoari buruzko ezagutza areagotzea da.

Azkenaldian, 2030erako Energia eta Klima Estrategiaren neurriak aplikatzearen eraginak aztertu ditu Europako Batzordearentzat, beste eginkizunen artean.

Bilbon egingo den topaketa Nazio Batuen Erakundearen bi urtez behingo jardunaldi ibiltaria da, eta edizio honetan BC3 erakundearen laguntza du. Zentroak Nazio Batuekin lankidetzan jardun du gai horietan ARIES plataformaren bidez, EUSTAT – Euskal Estatistika Erakundearekin, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin eta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) batera.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea