Legegintzaren ikuspegitik, Barredoren ustez garrantzitsua da “nekazaritza- eta elikadura-politikari buruzko 2008ko Legea berrikusteko prozesuari ekitea. Lege hori onartu zenetik ia 16 urte igaro dira, eta urte horietan aldaketa handiak izan dira, bai mugatzen duen arau-esparruan –batez ere Nekazaritza Politika Bateratuan (NPB)–, bai egituraren eta ekoizpenaren eremuan. Orain beharrezkoa da arau hori eguneratzea, nekazaritzako elikagaien gure sektorearen egungo errealitatera egokitzeko eta, aldi berean, familiako nekazaritzaren aldeko apustua egiteko eta ekonomia zirkularrarekin eta elikagaiak alferrik ez galtzearekin konpromisoa hartzeko”.
Barredo sailburuak nekazaritza- eta elikagaigintza-legea eguneratzea bezalako erronkak azaldu ditu Legebiltzarrean, eta batez ere EBko Nekazaritza Politika Bateratuko arauekiko moldaketa
Argitalpen-data: