Armenia, Ukraina eta Jordaniari laguntzea. EBk Armeniarako erresilientzia plan bat abiarazi du AEBrekin batera, Jordaniari laguntza makrofinantzarioa eman dio eta Kieven bildu da Ukrainarako emaileen plataformarekin

Argitalpen-data: 

EBk eta AEBk bilera bateratua egin dute Armeniarekin, erresilientzia babesteko. Bilera horretan parte hartu dute Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, Josep Borrell EBko goi-ordezkariak eta presidenteordeak, Antony Blinken Ameriketako Estatu Batuetako estatu-idazkariak, Samantha Power USAIDeko administratzaileak eta Nikol Pashinyan Armeniako Errepublikako lehen ministroak.

Informazio gehiago

Von der Leyen presidenteak prentsa-adierazpen bat egin du Armeniarako erresilientzia- eta hazkunde-plan bati buruz

Informazio gehiago

Europako Batzordeak Jordaniarako laguntza makrofinantzario berri baterako proposamena egin du, 500 milioi euro arteko balioarekin

Informazio gehiago

Ukrainarako Agentzia Emaileen eta Erakunde Anitzekoen Koordinazio Plataforma lehen aldiz bildu da Kieven, eta berretsi egin du berreskuratzearen eta berreraikitzearen alde dagoela. Zuzendaritza Batzordeko kideek eta parte-hartzaileek Ukrainari berehalako eta epe luzeko finantza-beharrak asetzen laguntzeko ahaleginak egiten jarraituko dute.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea