Europako Batzordeak nabarmendu du Europa osasuntsuago baterako JADECARE proiektu europarrak egindako ekarpena; Biosistemak —Osadun Saileko eta Osakidetzako Ikerketa Sanitarioko Institutuak— gidatutako proiektua da, herrialdeen arteko lankidetzan oinarritua, eta Europan osasun-arreta eraldatzeko helburua du, pertsonarengan zentratutako osasun-sistemetarantz igaroz.
JADECARE proiektu honen esparruan, Euskadi, eta, zehazki, Zahartzearen eta Kronikotasunaren arloko euskal osasun-estrategia, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara transferitzeko jardunbide egokitzat hautatu du Europako Batzordeak.