URAk jendaurrean jarri du Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko IV. faseko proiektua

Argitalpen-data: 

Lan-eremuaren ikuspegi zenitala

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak otsailaren 3an jendaurrean jarri du Zadorraren uholdetatik babesteko IV. faseko obra-proiektua (leiho berri batean irekitzen da). Proiektuaren helburua Zadorratik Forondako aireportura eta Asteguieta eta Krispiñako guneetara heltzen diren ur-goraldietatik babestea da. Horiek gauzatzeko, lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 7,3 milioi eurokoa izango da, BEZa barne, eta obrak hasten direnetik 20 hilabeteko epea izango da.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantzazioa jasotzen du.

Oharra URAk jendaurrean jarri du Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko IV. faseko proiektua (DOCX, 111 KB) (leiho berri batean irekitzen da)