URAk eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hitzarmena sinatu dute Busturialdean hornidura-obrak egiteko.

Argitalpen-data: 

URAren zuzendari nagusia eta Bilboko Ur Partzuergoaren presidentea hitzarmenaren sinaduran
  • Kepa Odriozolak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren presidenteak, eta Antonio Aizek, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, gaur goizean sinatu dute akordioa Gernikan.

  • Jarduketa horien xedea da hornidura-instalazioak berritzea, eskuragarri dagoen balidabidea babestea (ihesak ekiditeko kanalizazioak konponduz) eta hornidura-iturri berrien bidez ur-kopurua handitzea.

Gernikan, 2023ko otsailaren 2an. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Busturia

ldeko eskualdean (Bizkaia) hornidura-azpiegiturak egikaritzeko, hiru urtetan zehar (2023-2025) eta 2,3 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoan. Jarduketa hori Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan egingo da eta Next Generation funtsen kargurako dirulaguntzekin ordainduko da.


Hitzarmena sinatzeko gaur goizean Gernikan egin den ekitaldian izan dira Kepa Odriozola, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren presidentea, eta Antonio Aiz, URAren zuzendaria.

Hitzarmen horren kargura egingo diren jarduketak hiru eremutan arlotan dira: egungo hornidura-instalazioak hobetzea (milioi bat euro baino gehiago hartuko dituena); herritarrei zerbitzu emateko baliabide berriak inkorporatzea (350.645 euro), eta biltegietan eta banaketa-sareetan hobekuntzak egitea (963.464 euro bideratuko dira hiru urtetan). Horiek horrela, egikarituko diren jarduketen aurrekont  osoa 2.337.204 eurokoa da. Zenbateko horren % 80 URAk ordainduko du, eta gainerako % 20a Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak.

Oharrak: URAk eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hitzarmena sinatu dute Busturialdean hornidura-obrak egiteko. (DOCX, 482 KB) (leiho berri batean irekitzen da)