URAk Dimako Oba eta Indusi ibaien hobekuntza hidraulikorako obra proiektuaren idazketa lizitatu du

Argitalpen-data: 

Egin beharreko jarduketaren eremuaren ortoirudia.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak Dimako hirigunetik igarotzen diren Oba eta Indusi ibaien hobekuntza hidraulikorako obra-proiektua idazteko lizitazioa abiarazi du. Proiektua idazteko lizitazio-aurrekontua 128.000 €-koa da, BEZa barne, eta lanak egiteko epea zortzi hilabetekoa da.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du

Oharra URAk Dimako Oba eta Indusi ibaien hobekuntza hidraulikorako obra proiektuaren idazketa lizitatu du (DOCX, 76 KB)