Ekain Rico legebiltzarkide sozialistak Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako galdera bati erantzunez, Lehendakariordeak hizpide izan du Donostiak gizarte ekonomiaren Espainiako hiriburutzaren harira aurten zabaldu duen agenda bizia, berak zuzentzen duen Sailak proposatuta, bai eta etorkizuneko planak ere.
Mendiak aurreratu du gizarte-ekonomiarentzat urte bizia itxiko dela, Donostia sustraitzeaz etz kohesioaz aberastasuna sortzeko modu baten hiriburua izan baita, eta Gipuzkoako hiriburuan abangoardiako HUB bat sortzeko proeiktuarekin, Europan erreferente izango den eta erronka demografikoari enplegutik erantzuteko beste modu bat irekiko duen berrikuntza-polo bat. HUBa Espainiako Gobernuak Gizarte Ekonomiaren eta Zainketen PERTE edo ESEPEren bidez sortuko du.
PERTE edo ESEPEak EBko Next Generation funtsak erakartzera bideratutako Ekonomia Suspertu Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak dira.
Gizarte-ekonomiaren aldeko apustuaren barruan, besteak beste, "adinekoei zainketan eta zerbitzuak ematen lan egiten dutenen profesionalizazioan eta duintasunean" emandako jauzia nabarmendu du: "Zainlab proiektua, Bruselan atentzioa eman duena eta datorren urtean berrikuntza-ekosistema propioa izango duena".
Informazio gehiago (Legebiltzarra)
Hiriburutzaren itxieran, jende gaztez beteriko auditorio baten aurrean, Lehendakariordeak esan du: "arrakasta izan duen hiriburu bati urrezko txabusina jartzen diogu, Nazio Batuen ebazpena lagun, Europak lagunduta, etorkizunari begira eta gazteenak kontuan hartuta".
Mendiak, gainera, berariaz eskertu nahi izan du erakunde guztien inplikazioa, Europako Batzordetik Espainiako Gobernua, Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udaleraino, "etorkizuneko oinarriak eraiki ditzagun partekatzen ditugun printzipio horien gainean, eta, aldi berean, eskerrak eman dizkie" Gizarte Ekonomiako familia guztiei ". Horregatik guztiagatik, honako hau ondorioztatu du: "ez dago aukera hoberik urtea ixteko, ilusio handiko etorkizuna irekitzea baino".