Lehendakaria Agirre Lehendakaria Center-en 10. Urteurrena. Nazio Batuen Sistemarekin, Europako Batzordearekin, La Caixa Fundazioarekin edota Iberdrolarekin egindako lankidetzek laguntzen dute gizarte kolaboratiboa eraldatzen, benetan iraunkorra den garapen-eredu baterantz.

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu Lehendakaria Agirre Lehendakaria Center-en 10. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian izan da. Bertan, Giza Garapen Iraunkorraren euskal eredua jarri du balioan, “Agirre Lehendakariak bultzatu zuen humanismoaren, justizia sozialaren eta giza eskubideen printzipioak oinarri dituen eredua”. Urkulluren arabera, euskal ereduak aberastasuna eta oreka soziala sortzen ditu, kolektiboki sortzen du eta banatzeko sortzen du. “Eredu hori autogobernua berreskuratuz garatu dugu, gizarte-berrikuntza kolektiboko prozesu baten bidez. Arrakasta eredu hori besteekin partekatu nahi dugu, ikasten eta hobetzen jarraitzeko”, gaineratu du.

Informazio gehiago

REVIE