Hurtado sailburuak, Fitur azokan, Euskadi nabarmendu du Europako Funtsen kudeaketaren lider gisa Turismo Jasangarritasuneko Planen kasuan: 60 milioi zuzeneko inbertsioetan lortuz eta Estatuko enogastronomia planaren erkidego onuradunen artean zenbateko handiena

Argitalpen-data: 

Euskadik turismoaren arloko Europako Funtsen kudeaketan duen lidergoa nabarmendu du sailburuak. Euskadi izan da hitzarmenak sinatu eta funtsak helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planetan gauzatu dituzten erakundeei transferitu dizkien lehen autonomia-erkidegoa. 2021ean eta 2022an, Euskadik 60 milioi euro baino gehiago jaso ditu udalerri eta eskualdeetako proiektuak kudeatzeko zuzeneko inbertsioetan, turismo-sektorearen modernizazioa eta eraldaketa bultzatzeko. Eta Enogastronomia Plan Nazionalean funts-zuzkidura handiena lortu duen Autonomia Erkidegoa izan da.

Informazio gehiago