Garraio Sailak indartu egingo du Euskotrenen topoaren zerbitzua, ahalmen handiagoko lau tren berrirekin, udatik aurrera erabiliko direnak. 40 milioiko kostuaren zati bat EBko Next Generation Funtsek finantzatuko dute, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez.

Argitalpen-data: 

Berrikuntza nagusien artean, material mugikor berriak lau kotxe izango ditu – aurreko seriean, 950, baino bat gehiago –, 400 pertsona inguru garraiatzeko (120 eserita), eta unitate guztiek komunak izango dituzte. Erosketa honetarako, ia 40 milioi euroko inbertsioa egin da eta horren barne Europar Batasuneko Next Generation Funtsen bidezko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren finantzazioa dago.

Informazio gehiago