Eusko Jaurlaritzak Elkargirekin hasi du Euskadi ESG proiektua, ETEentzako iraunkortasuna kalifikatzekoa. Proiektu hori Next Generation Europako estrategiarekin eta karbono-digitalizazioko eta -neutraltasuneko helburuekin lotu dute.

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak, Elkargirekin elkarlanean, jarri dute abian “Euskadi ESG” enpresa txiki eta ertainentzako Jasangarritasun Kalifikazioko proiektua. Kalifikazio horrek Euskadiko enpresa txiki eta ertainen jasangarritasuna neurtu, ebaluatu eta egiaztatzeko aukera emango du.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eskerrak eman dizkie proiektu horretan elkarlanean parte hartu duten erakunde eta entitateei, eta Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako Helburuen alde egiten duen apustua eta jasangarritasunarekiko duen konpromisoa nabarmendu ditu. “Eusko Jaurlaritza, eragile guztiekin batera, Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan sartzen den eraldaketa handi baten buru da. Izatez, eraldaketa horren ezaugarri nagusia trantsizio soziala, energetikoa eta digitala da. Bide hori bat dator “Next Generation EU” Europako Estrategiarekin, digitalizazioa eta karbonoaren arloko neutraltasuna bilatzen duen heinean”, eman du aditzera.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea