Ezohiko laguntzen xedea da Errioxa JDKk bultzatutako neurriek eragindako diru-sarreren galera konpentsatzea, mahats beltzaren eta uzta berdearen errendimendua % 10 murrizteko.
Gainera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialeko Programaren (ISV Inbertsioa) barruan 2024ko deialdia, eraldaketa-instalazioetan eta mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta merkaturatzeko egituretan eta tresnetan inbertsio materialak eta ez-materialak egiteko.
Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) datozen laguntzak dira, eta enpresen errendimendu globala hobetzea, merkatuaren eskaeretara egokitzea eta lehiakortasuna handitzea dute helburu, energia aurrezten, energia-eraginkortasun globalean eta prozesu jasangarrietan aurrera egiten lagunduz.