Europar Batasuneko Kontseiluak abenduan egingo duen bileraren gai-zerrendan sartu du Makro-Eskualde Atlantikoa eratzeko proposamena

Argitalpen-data: 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Euskadi Makro-Eskualde Atlantikoa eratzeko egiten ari den eskariaren inguruan gertatzen ari diren nobedadeei buruz Lehendakariak Gobernu Kontseiluan aipatutakoak azaldu ditu. Bileran, Lehendakariak jakinarazi du, Europar Batasuneko Kontseiluaren Gai Orokorretarako Batzordeak abenduaren 12ko bileraren gai-zerrendan sartu duela erakunde berri hori kontuan hartzeko proposamena. Gobernuak oso positibotzat jotzen du erabaki hori, orain arte egindako ahaleginei bultzada ematen dielako.

Zupiriak azaldu du gaur egun Europak lau Makro-eskualde dituela: Baltika, Adriatiko-Jonika, Alpina eta Danubio eta Euskadik, Arku Atlantikoa osatzen duten herrialde eta eskualdeekin batera, bosgarren eskualde baten parte izan nahi du, Lehendakariak sarritan azpimarratu duen bezala. “Eta arrazoi nagusia da- esan du Zupiriak- Europan zeregin garrantzitsua izaten jarraitu nahi dugula. Arku Atlantikoa osatzen dugun herrialde eta eskualdeok kezkaz ikusten dugu Europako grabitate-zentroa ekialderantz mugitzen ari dela, Atlantikoko fatxadaren kaltetan. Horregatik, garrantzitsutzat jotzen dugu maila anitzeko ahalegina egitea, erakundeen, ehun ekonomiko eta sozialaren eta herrialde eta lurralde atlantiko guztietako entitate eta elkarteak bat eginik ariko dena Makro-eskualde bat sortzeko beharra bultzatzeko. Mugak gaindituz, korridoreak eraikitzen, loturak hobetzen eta Europako alde honetako herritarren erronka demografikoari eta bizitza hobetzeko aukerei laguntzen lagunduko diena” esan du.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea