Europar Batasuneko Berrikuntza eta Teknologia Institutua den EITk antolatutako 2023ko Europako Sormen Goi-bilerak euskal parte-hartzea bultzatu du Europako programetan, eta Eusko Jaurlaritzak Europa azpimarratu du sektorerako esparru estrategiko gisa.

Argitalpen-data: 

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak European Creative Summit 2023 jardunaldiari hasiera eman dio gaur Bilboko Azkuna Zentroan. EIT (European Institute of Innovation and Technology) Culture and Creativity-k Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia da. Bertan Kultura eta Sormen Industrien sektoreko nazioarteko XXX parte hartzaile bildu dira.

Gainera topaketaren baitan Europako ordezkarien eta Kultura eta Sormen Industrien sektorean dauden euskal enpresen artean harremanak sortu eta elkarrizketak sortzea eta Europako programetan parte hartzeko euskal enpresen dituzten aukera eta oztopoei erantzun bat bilatzea ere badu helburutzat gaurko jardunaldiak.

Bingen Zupiriak bere hitzaldian Euskadirentzat ezinbesteko markoa dela ere azaldu du, “bai Euskadirako, bai Eusko Jaurlaritzaren politiketarako eta, beraz, baita kultura politiketarako ere. Kulturaren sistema publikoan dauden eragileek ere Europaren aldeko apustua egina dute. Kultura eta Sormen Industriak ere hortxe daude, Europara begira”.

Bestalde, jardunaldi honen baitan egin da European Institute of Innovation and Technology Culture and Creativity erakundearen Policy Clubaren irekierako bilera.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea