Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzak, bizikidetza eta giza eskubideen errespetua sustatzen duten proiektuetarako. 10 esparruen artean, indarkeriari eta birgizarteratzeari buruzko hausnarketa kritikoa dago, justizia errestauratiboaren Europako korrontearen ildotik.

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak eman dio oniritzia laguntza-deialdiari. Laguntza horien helburua gure gizartean bizikidetza, giza eskubideekiko errespetua, enpatia eta elkartasuna sustatzea da.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuek eta EAEn gertatutako ekintza terroristen biktimak kide dituzten biktimen elkarteek honako jarduera-eremu hauekin zerikusia duten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte:

Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan, beste 3 eremurekin batera:

3.- Iraganean gertatutako edonolako indarkeria-motaren inguruan, hausnarketa kritikoko eta gizarteratzeko prozesuetan lagundu ahal izateko programak, Europako justizia leheneratzailearen joerarekin bat.

Biktimen eta gizartearen arloan, 3 eremu gehigarri, eta aniztasunaren eta elkartasunaren arloan, 3 gehiago.

Erakunde onuradun bakoitzak proiektu bakoitzeko 25.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.

Informazio gehiago

REVIE