Basque Open Industry-k Europan euskal industriak izan duen garapena erakusten du, EBaren ETEen astean. Inaugurazio-saioetan, Tapia sailburuak I+Gn EBrekiko konbergentzia nabarmendu du, EBko eta AEBko deskarbonizazio-politikak alderatu dira eta Europako eskualdeek beren berrikuntza azaldu dute.

Argitalpen-data: 

Euskal industria aurreratuena astelehen eta astearte honetan, azaroak 13 eta 14, elkartu da Basque Open Industry azokan, Europan Euskadiko ekosistema industrial eta teknologiko publiko-pribatua erakusten duen ekitaldian. Topaketa Enpresa Txiki eta Ertainen Europako Astean (SME Week 2023) kokatzen da.

Inaugurazioaren ondorengo mahai-inguruan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak euskal industriak Europan azken urteotan izan duen garapena nabarmendu du, eta "I+G+b arloan egindako apustu trinkoak" ahalbidetu du "inbertsioan eta emaitzetan Europako batez bestekoarekin bat egitea, Euskadi Europako berrikuntza-polo bihurtzeko". Berrikuntza-adierazleen Europako panelaren arabera (Uropean Innovation Scoreboard EIS 2023), "0,601eko balioa lortzen du Euskadin, EB-27k oro har lortutako 0,548 balioak baino handiagoa, gure ekosistemagatik eta I+G+Bko inbertsio-intentsitateagatik, BPGren % 2,3ra iritsita", azaldu du.

Inaugurazio-saioan, Tom TerBush, deskarbonizazioan aditu iparramerikarra eta EPRIko (Electric Power Research Institute) Zerbitzu Teknikoen eta Kideen presidenteordea, ere agertzen zen. Bere hitzaldian Europar Batasunean eta Estatu Batuetan deskarbonizazioari buruz egindako politikak alderatu ditu.

Ekitaldia amaitzeko, mahai-inguru bat egin dute Europako eskualdeetako ordezkariek, enpresa-sarean berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari baitira.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea