URAk jendaurrean jarri du Zumaiako Oikia auzoko eta industrialdeko hondakin-urak biltzeko proiektua

Argitalpen-data: 

Lanen eremua, Zumaiako Gorostiza auzoan.
  • Etorkizunean Aizarnazabalgo hondakin-urak Basustako hondakin-uren araztegira (Zumaia) bideratzeko aukera ere emango du proiektuak
  • Aurreikusitako proiektuak 5,4 M €-ko lizitazio-aurrekontua du, BEZa barne, eta 11 hilabeteko egikaritze-epea

Jendaurrean da jada Zumaiako Oikia auzoko eta auzoko behealdeko hondakin-urak biltzea ahalbidetuko duen obra-proiektua. Xey industrialdean industria-jarduera garrantzitsua dago.

Era berean, proiektu horrek aukera emango dio etorkizunean Gipuzkoako Ur Kontsortzioari Aizarnazabalgo hondakin-urak Zumaiara bideratzeko. Horretarako, Oikiako proiektua behin betiko onartzen denean, URAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Urak hitzarmen bat sinatuko dute, Zumaiako Basustako HUAra hondakin urak bideratzeko lanen finantzaketaren banaketa eta lurzoruen antolaketa zehazteko.

Oharra: URAk jendaurrean jarri du Zumaiako Oikia auzoko eta industrialdeko hondakin-urak biltzeko proiektua (DOCX, 73 KB) (leiho berri batean irekitzen da)