URA Forua eta Muruetako alkateekin bildu da uren arloko hainbat gai koordinatzeko

Argitalpen-data: 

URAko zuzendaria eta Muruetako alkatea

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Antonio Aiz, Foruko alkate Mikel Magunazelaia eta Muruetako alkate Julen Karrionekin bildu zen atzo, bere talde teknikoarekin batera, uraren arloko hainbat gai jorratzeko.

Foruaren kasuan, hirigintza-plangintzaren egoera aztertu zuten, arroko ibaien egoera onarekin bateragarria den garapen berrietarako horniduraren bermearen argitan, bai eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak horri buruz egindako aurreikuspenak ere. 

Bestalde, Muruetako alkatearekin egindako bileran, Udalaren eta URAren arteko Lankidetza Protokoloa sinatzea erabaki zen, udalerria zeharkatzen duten hainbat erreka mantentzeko eta kontserbatzeko lanetan batera jarduteko. Era berean, berriki eraikitako itsasadarraren ezkerraldeko saneamendu-kolektorearen lanen erremateen egoera aztertu zen.

Oharra: URA Forua eta Muruetako alkateekin bildu da uren arloko hainbat gai koordinatzeko (DOCX, 90 KB) (leiho berri batean irekitzen da)