URA agentziak, Foru Aldundiak eta Añarbeko Urak 4,4 milioi euro inbertituko dituzte Donostiako Anoeta ibarbideko saneamendua hobetzeko

Argitalpen-data: 

Hitzarmenaren sinadura

Obra batzuen lehen fasea da, etorkizunean Loiolako Hondakin Uren Araztegiara (HUA), egun ubidera botatzen diren hondakin urak bideratzeko. 

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok, URA agentziako zuzendari nagusi Antonio Aizek eta Añarbeko Urak sozietateko lehendakari Miren Jaione Hervásek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Anoetako (Donostia) ibarbidearen saneamendua hobetzeko. Obren aurrekontua 4.403.888 euro da, eta aurreikusita dago 2023aren bukaerarako amaituta egotea. 

Obren bidez, etorkizunean Loiolako HUAra bideratuko dira gaur egun errekara isurtzen diren hondakin-urak, eta Urumea ibaira iristen jarraituko duten euri-uretatik bereiziko dira. Hitzarmena sinatu dutenak bat etorri dira gure ibaietako eta itsasoko uraren kalitatea hobetzen laguntzen duten jarduera horien ingurumen-onurarekin. 

Oharra: URA agentziak, Foru Aldundiak eta Añarbeko Urak 4,4 milioi euro inbertituko dituzte Donostiako Anoeta ibarbideko saneamendua hobetzeko (DOCX, 413 KB) (leiho berri batean irekitzen da)