Nazioarteko erakundeek eta aholkulariek krisi humanitarioetan generoari buruz eztabaidatuko dute

Argitalpen-data: 

  • eLankidetza- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak Garapenerako Estrategia Positiboen XIII. Jardunaldiak antolatu dituzte
  • Maiatzaren 23tik 24ra bitartean, ekintza humanitario parte-hartzaileago eta tokikoago baterako gakoak emango dituzte

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak saileko baitan dagoena, eta Bilboko Udalak, “Generoa ekintza humanitarioan: nola bihurtu gure konpromisoa errealitate” izenpean Garapenerako Estrategia Positiboen XIII. Jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldiek maiatzaren 23an eta 24an (astelehena eta asteartea) bilduko dituzte, Bilbon, mundu osoko adituak eta erakundeak ekimen humanitarioetan genero ikuspegia jorratzeko.

2022an, Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisarioak 85 milioi iheslari eta lekualdatu baino gehiago erregistratu ditu. Krisi humanitarioak luzatzen dira, eta laguntzak baino erritmo biziagoan handitzen dira beharrak; gerren, indarkeria egoeren, pobreziaren, klima aldaketaren edo covid-19aren pandemiaren ondorioz.

Krisi humanitarioek eragin ezberdina dute emakumeengan, gizonengan, neskengan, mutilengan, nerabeengan, adineko pertsonengan eta aniztasun funtzionala edo LGTBI populazioarengan. Krisiak jotako pertsonen zaurgarritasun-egoerak eta gaitasunak ulertzea ezinbestekoa da erantzun humanitario eraginkorra eta kalitatezkoa emateko, ez baitira neutroak. Hori izango da, hain zuzen, inaugurazio hitzaldiaren haria, maiatzaren 23an, astelehenean,18:00etatik aurrera izango dena. 

Paul Ortegaren, eLankidetzako zuzendariaren hitzetan, “ekintza humanitarioan genero ikuspegia txertatzeko konpromisoak praktikan jartzeko erronka dugu. Aintzat hartu behar ditugu testuinguruen aniztasuna eta aurretik existitzen ziren desberdintasunak, eta arreta jarri behar diegu biztanleen desberdintasun kultural eta sozialei”.

Horregatik guztiagatik, maiatzaren 24an, asteartean, 9:00tik aurrera, aholkulari adituek eta nazioarteko erakundeek hitz egingo dute ekimen humanitarioetan genero ikuspegia txertatzeko beharraz. Horretarako, tresna zehatzen eta Kolonbian aplikatutakoaren berri emango dute.

Halaber, Bangladeshen, Kolonbian, Jordanian eta Ugandan krisi humanitarioak jotako emakumeen ahotsak biltzen dituen ikerketa bat ezagutuko da. Ildo horretan, gogoeta egiten lagun dezaketen hainbat ekimen ezagutuko dira; hala nola Palestina, Libano, Kenya, Afrikako Erdiko Errepublika, Kolonbia edo Costa Ricako erakunde humanitarioek errefuxiatuekin, desplazatuekin edo krisi egoeran daudenekin egindako esperientziak azalduko dituzte. .

 

Estrategia positiboak jardunaldiak

eLankidetzak eta Bilboko Udalak 2005an hasi ziren jardunaldiak antolatzen. Helburua da lurralde ezberdinetako GGKEak, erakunde feministak eta bestelako eragileak biltzen dituen espazioa sortzea, Hegoaldeko prozesuak eta esperientziak ezagutuz garapenerako lankidetzan generoan egiten den lana aberastezko.

Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko lankidetzako zinegotziak azaldu duenez, “bi erakundeok ikuspegi horrekin hasi ginen; hain zuzen, ahalduntze prosezuak eta genero zeharkakotasuna partekatzeko eta elkarren arteko ikasketa bultzatzen duen espazioa sortzeko”.

Urte horietan zehar, hegoaldeko GKKEk, erakunde publikoek, emakume erakundeak eta feministak genero ikuspegia zuten ekimenak partekatu dituzte honako gaietan: udal- partaidetza; ekonomia, elikadura burujabetza, emakumeen aukako indarkeria, sexu eta ugalketa eskubideak, migrazio-prozesuak, gerra eta bakea, jasangarritasuna, sexu eta genero anistazuna edo giza eskubideen defendatzaileak.