Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu, Next europar funtsen bitartez, ekonomia zirkularra sustatzeko laguntzetara

Argitalpen-data: 

Laguntza-ildo hau Euskadiko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientziarako inbertsioen  Euskadi Next programan jasotako jarduerei dagokie gehienbat –inbertsio horiek NextGenerationEUtik datozen funtsez finantzatzen dira-. Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak berreskurapenerako sortutako aldi baterako tresna hori, 750.000 milioi euroko zuzkidura duena Europar Batasuneko lurralde osorako, lagungarria izango da Europa ekologikoagoa, digitalagoa eta erreslienteagoa izan dadin, eta oraingo zein etorkizuneko erronketara hobeto egokitu dadin. 

 

Hori guztia epe ertainerako ikuspegi batez, alegia, Euskadi europar eremuko eskualde erreferente gisa kokatzea ekonomia zirkularraren alorrean.

Informazio gehiago - Irekia