Euskal ordezkaritzak Kolonbiara egindako bisitaren txostena, Giza eskubideen defendatzaileak aldi baterako babesteko euskal programaren baitan

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak joan den urtarrilean euskal ordezkaritza batek Kolonbiara egindako bisitaren txostena  argitaratu du, Giza eskubideen defendatzaileak aldi baterako babesteko euskal programaren baitan. Bidaiaren helburua izan zen programaren barruan Euskadin egon ziren herrialde horretako pertsonen jarraipena egitea. Txostenean hainbat erakunde, elkarte eta instituzioekin izandako bilerak hartzen ditu, eta amaitzen du balorazio eta ondorio batzuekin.  Elkartasuna ere erakusten die giza eskubideen defendatzaileei, herri indigenei, herri beltzari eta nekazarien komunitateei, haiek baitira indarkeriaren eta gatazkaren biktima nagusiak. 

Misio hau Giza eskubideen defendatzaileak aldi baterako babesteko EAEko programaren parte da, eta EAEn babestu diren defendatzaile batzuek gaur egun bizi duten egoera aurrez aurre egiaztatzeko egiten da. Ordezkaritzak, horretarako, herrialdeko zenbait eremutara bidaiatu zuen, eta, haietan, defendatzaileekin eta haiei dagozkien erakundeetako ordezkariekin batu zen. Era berean, 2022an EAEra defendatzaile gisa bidaiatuko duen pertsona baten egoera ezagutu zuten.

Delegaritza
Delegaritzan Eusko Jaurlaritzako honako ordezkariak zeuden: José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea eta Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria izan ziren ordezkaritzako buru. Ordezkaritzan daude, halaber, Eusko Legebiltzarreko sei ordezkari eta Gobernuko eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako langile teknikoak eta honako gizarte-erakunde hauetako ordezkariak: Zehar-Errefuxiatuekin proiektuaren erakunde kudeatzailea, Mugarik Gabe, Alboan eta Emigrad@s Sin Fronteras.

Guztira, 17 pertsonak bidaiatu zuten EAEtik Kolonbiara, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Justiziaren Batzordeko zenbait kide eta letradun bat barne: Leixuri Arrizabalaga presidentea (EAJ), Iñigo Iturrate (EAJ), Miren Gallastegui (PSE), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Iñigo Martínez Zatón (Elkarrekin Podemos) eta Carmelo Barrio (PP).